martes, 20 de septiembre de 2011

Sarrera

KAIXO!!!!

Blog honetan, kirola eta hezkuntzaren arteko elkarreraginari buruzko informazioa landu eta beraien arteko loturari buruzko hausnarketara bideratzeko informazioa aurkitu ahal izango da.

Blog hau, Lehen Hezkuntza Graduko irakasgairako sortutako bloga da eta berton, kirola betikoak ez diren beste alor edo ikuspuntu batzuetatik jorratzen saiatuko naiz.

Irakasleak gaia aukeratzeko esan zigunean, lehen gauza kirola izan zen. Txikitatik oso lotuta egon naiz kirolarekin eta berari esker gauza asko ikasi ditut.
Egun ere, futbol entrenatzailea naiz. Horregatik, nahiz eta gai komuna izan eta kirolari buruzko blog asko egon, aurrera jarraitu nuen nire lehen ideiarekin. Alde batetik, lana gustura egingo nuelako, eta bestetik, bloga sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, gaiari buruz ere asko ikasiko dudalako, eta ondo etorriko zaidalako bai etorkizunean irakasle izango naizenerako bai nire entrenatzaile lana hobeto egiteko.
Beraz, espero zuon gustukoa izatea eta parte hartzera gonbidatzen zaituztet!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario