Denontzat da jakina kirolak gure osasunean duen eragina zein garrantzitsua den eta egunero, kalera irten bezain laster konturatzen gara gure inguruan kirolean dabilen jende kopurua haziz doala uneoro.
Gure arreta kirolari berri horiengan jartzean, ezin izango dugu prototipo zehatz bat eratu, oso helburu desberdinetako jendea aurki baitaikegu, batzuk lehiaketara zuzendua dute beraien entrenamendua, beste batzuek lagun arteko afiziora, beti ere osasuna eta egoera fisiko on bat mantentzeko asmoarekin. Helburuak alde batera utzirik ere, kirolari hauen ezaugarriak heterogeneoak ditugu, bai adin, genero edo kirol motari dagokionez ere.
Heterogeneotasun hau aipatu ondoren, ezingo nuke gelditu azken urteetan nire inguruan gehien hazi den bi kirolari motak aipatu barik:
1- Emakume kirolaria
2- Lanetik erretiratu berriak
Hau honela, sarrera honen hasieran esandakoa guztion buruan dagoela ikusten da kirolaren praktikak izandako hazkunde honekin. Baina konturatu al gara aipatutako kirolari horien artean kirolari mota bat falta dela?
Gaur goizean DEIA egunkarian, hurrengo estekan aurkitu ahal duzuen berria irakurri dut: “Salud de los niños. España ya es líder mundial en obesidad infantil por encima de Estados Unidos” (DEIA, 2011-12-14).
Berrian, espainiako umeen gizentasunaren datuak agertarazten ditu eta jadanik EEBB-ko umeen bataz bestekoaren gainetik dagoela ere aipatzen du.
Bai, aipatutako kirolarien artean falta zitzaigun kirolaria, kirolari gaztea da, umea. Nagusiak beraien osasuna zaintzeko kirolera jotzen duten bitartean, umeak bazter batean ikusten ditugu, lagunartean, jesarrita eta esku batean opil industriala eusten duten bitartean, beste eskuan moda-modan dagoen azken bideo-jolasa dutela.
Etorkizunean gizarte gaixo, indibidualista eta akomodatu bat ez badugu nahi, berandu baino lehen zerbait egin beharra dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario