miércoles, 14 de diciembre de 2011

MOTIBATZEN IKASI

Egungo gazteen osasun arazoei aurre egiteko, umeak dieta egoki eta osasuntsu batera bultzatzeaz gain, kirolera murgildu behar ditugu. Helduok, zeregin handia daukagu hemen, bai guraso bai hezitzaile gisa. Eta eman beharreko lehen pausua zera da: UMEA MOTIBATZEA

Motibazioa ezinbestekoa da ekintza bat aurrera eramateko. Horregatik, umearen interesetatik abiatu behar gara. Umeak gustuko duen ekintzekin lotutako kirola aurkitu eta bertara hurbildu behar dugu.

Durand-en (1988) arabera, kirola egiten duen umea hiru determinanteren arabera aritzen da: norbere buruaren garapena edo efikazia bilatzea, entrenamendua eta besteekin harremanak izatea.



Ondoren, Durand-en determinanteak kontutan hartuta, motibazio motak azalduko dira.

Norbere buruaren garapena edo efikazia lortzeko motibazioa

Norbere burua garatzeko beharrizana edo arrakastaren beharrizanak garamatza eraginkorrak izatera, besteak beste gaitasun dugula sentitzera. Horrela, trebea sentitzeko eta efikazia horri lotuta doan plazera probatzeko aukera ematen dizkigun jarduerak interes gehiago sortzen dute. Nicholsen (1983) arabera, hiru helburu kategoria daude era horretako motibazioa sortzeko:



  • Bestearen errendimenduarekin alderatzean, nolabaiteko gaitasuna erakustea.  
  • Jarduera bera ondo menperatzen dugula erakustea; hau da, norberaren errendimenduaz pentsatzea.  
  • Gizartearen onarpena bilatzea; umek berarentzat garrantzitsuak diren beste batzuen onarpena eta estimua lortu nahi du, hau da, umearen afektu eta hartu-emanetan garrantzia duen pertsona taldearen (gurasoak, entrenatzaileak, lagunak, irakasleak,...)onarpena lortu nahi du.
Horren ondorioz, ezin ditugu motibazio horiek ahaztu, baina ez ditugu bultzatu behar bere jarduera proposamenetan; garrantzi gehiago eman behar zaio prozesuari eta egindako ahaleginari. Maitatua dela sentitzeko aukera eman behar zaio umeari, eta horixe da hasi berriak mantentzeko erarik onena.

Ondo pasatzeko motibazioa

Etorkizunean ere hor egongo den kirolaria nahi badugu, ez dugu arinegi aspertu behar. Beraz, kirola ondo pasatzeko bidetzat indartzen dugu. Horretarako, beharrezkoa da, kirola umearen munduarekin lotuta dauden jokoetara hurbiltzea, askotan kirola, trebetasun eta baldintza fisikoei dagokienez, aldatu eta egokitu behar bada ere, hau da, arauak, neurriak, eta abar aldatuz.
Umea libre sentitu behar da eta ez derrigortuta, egiteko esaten zaiona zorrotzegia bada jarduera horri utzi egingo baitio.

Lagunak egiteko motibazioa

Jaiotzen den une beretik, umeak jendea nahi du bere inguruan eta hori lortzen duenean,
bere poza adierazten du. Kirola askotan beste batzuekin hartu-emanak izateko, taldean entrenatzeko, beste batzuekin proiektu komunak edukitzeko, jende berria ezagutzeko aukera aproposa da. Ona da lagunarteko giroa sortzea, kirola egitea elkar ezagutzeko aukera izan dadila, bai kirol instalazioetan, instalazio horietatik kanpo, jaitxoetan, joan-etorrietan.... Hori guztia oso garrantzitsua da, eta entrenatzaileek ez dute inola ere ahaztu behar.

Beraz, umearen interes, ezaugarri eta helburu edo nahien arabera eta motibazio ezberdinak ezagutuz, ume bakoitza motibatzeko egokiena aukeratu beharko da.

Informazio iturria: http://www.bizkaia.net/kultura/kirolak/pdf/eu_PedagogiaEducacionValores.pdf


 



 

2 comentarios:

  1. benetan interesgarria! Ni txikia nintzenean ere kirola egiten nuen.saskibaloi talde batean aritu nintzen,eta kirolak duen garrantziaz aparte,pertsona bezela ere asko hasi nintzen!esperentzia guztiz aberasgarria eta edonori goemdatuko niokena!

    ResponderEliminar
  2. Pozten naiz interesgarria iruditu izana!!
    Eta bai, arrazoia duzu. Kirolak pertsona gisa hazten izugarri laguntzen du!! Hori esan dezaket behintzat nire esperientzia kontutan hartuta.

    ResponderEliminar