miércoles, 14 de diciembre de 2011

GIZARTE KIROLARIA, OSASUNTSUA?

Denontzat da jakina kirolak gure osasunean duen eragina zein garrantzitsua den eta egunero, kalera irten bezain laster konturatzen gara gure inguruan kirolean dabilen jende kopurua haziz doala uneoro. 

Gure arreta kirolari berri horiengan jartzean, ezin izango dugu prototipo zehatz bat eratu, oso helburu desberdinetako jendea aurki baitaikegu, batzuk lehiaketara zuzendua dute beraien entrenamendua, beste batzuek lagun arteko afiziora, beti ere osasuna eta egoera fisiko on bat mantentzeko asmoarekin. Helburuak alde batera utzirik ere, kirolari hauen ezaugarriak heterogeneoak ditugu, bai adin, genero edo kirol motari dagokionez ere. 

Heterogeneotasun hau aipatu ondoren, ezingo nuke gelditu azken urteetan nire inguruan gehien hazi den bi kirolari motak aipatu barik: 
1- Emakume kirolaria 
2- Lanetik erretiratu berriak 

Hau honela, sarrera honen hasieran esandakoa guztion buruan dagoela ikusten da kirolaren praktikak izandako hazkunde honekin. Baina konturatu al gara aipatutako kirolari horien artean kirolari mota bat falta dela? 

Gaur goizean DEIA egunkarian, hurrengo estekan aurkitu ahal duzuen berria irakurri dut: “Salud de los niños. España ya es líder mundial en obesidad infantil por encima de Estados Unidos” (DEIA, 2011-12-14).

Berrian, espainiako umeen gizentasunaren datuak agertarazten ditu eta jadanik EEBB-ko umeen bataz bestekoaren gainetik dagoela ere aipatzen du. 

Bai, aipatutako kirolarien artean falta zitzaigun kirolaria, kirolari gaztea da, umea. Nagusiak beraien osasuna zaintzeko kirolera jotzen duten bitartean, umeak bazter batean ikusten ditugu, lagunartean, jesarrita eta esku batean opil industriala eusten duten bitartean, beste eskuan moda-modan dagoen azken bideo-jolasa dutela.
Etorkizunean gizarte gaixo, indibidualista eta akomodatu bat ez badugu nahi, berandu baino lehen zerbait egin beharra dago. 


Vs.

domingo, 13 de noviembre de 2011

Baloreen zerrenda

Bloga egiten hasi nintzenetik, kirola eta baloreei buruzko zenbait informazio irakurri ditut, baita nire futbol taldeari esker hainbat gauzekin konturatu naiz. Eta egia esan, nik hasiera batean uste baino balore etiko gehiago transmititzen direla konturatu naiz. Horregatik, kirol munduko balorei buruzko zerrenda bat egitea pentsatu dut.
  1. Giza baloreak.
    1. Elkartasuna. 
    2. Denon parte hartzea.
    3. Besteekiko errespetua
    4. Elkar laguntza
    5. Adiskidetasuna
    6. Talde lana
    7. Sentimenduen adierazpena
    8. Giza ardura
    9. Onespena
    10. Taldearen kohesioa
    11. Besteekiko ardura
    12. Justizia
    13. Elkarbizitza 
    14. ...
  2. Balore pertsonalak. 
    1. Trebetasuna
    2. Sormena
    3. Aisia
    4. Auto-diziplina
    5. Norbere ezagupena
    6. Osasunaren hobekuntza
    7. Sariak
    8. Abentura
    9. Arriskua
    10. Joko garbia
    11. Ahalegina
    12. Iraunkortasuna
    13. Adierazpena eta objektibitatea
    14. Errespetua
    15. Umiltasuna
    16. Obedientzia
    17. Errespontsabilitatea
    18. Kontzentrazioa
    19. ...

domingo, 30 de octubre de 2011

Handia den talde txikia

     Askotan, umeek, nagusiok ahazten joaten garen balore, ilusio, sentsasioak... gogorarazten dizkigute. Oraingo honetan, bizi garen gizarte lehiakorrean irabazteak duen garrantzia albo batera uzten duen bideo batekin egin dute. 
     Hori dela eta, bideo hau nire blogeroen eskuetan jartzea erabaki dut. 
     Disfrutatu eta gogorarazi txikitan lagunartean jolasean igarotako larunbat goiz eder haiek!!!

domingo, 23 de octubre de 2011

Kirola balore transmititzailea?

     Kirola beti lotu izan da irabaztea, konpetitzea eta norgehiagoka bezalako hitzekin. Gaur egun ordea, zorionez, kirolaren munduarekiko iksupuntua aldatzen doa. Kirola giza balore tranmitzaile lez ikusten da gero eta gehiago, horrela, laguntza, anaitasuna, konfidantza, komunikazioa, tolerantzia, etab. bezalako hitzekin lotuaz.
     Kirola, giza balore transmititzale bezala ikusten dut nik ere, niretzako oso baliagarria eta lagungarria izan baitzen txikitan kirol talde batean hastea, konkretuki futbol talde batean. Gauza asko ikasi nituen bertan, kirolarekin disfrutatzen, nire maleta egiten, nire gauzetaz arduratzen, entzuten, konpromisoa zer zen, ikastolatik kanpo gente eta lagun berraik egin nituen...
     Egun, 12-13 urteko umeen futbol entrenatzailea naiz eta taldeko helburua ez da partiduak irabaztea, elkar errespetatuz ondo pasatzea baizik. Uste dut bide hau ondo eginez gero, taldekide guztiok pilo bat gauza ikasiko ditugula bai futbolarekin lotuak bai futboletik aparte eta horrek futbol partiduak irabazteak baino zerbait gehiago irabaztea ekarriko duela, pertsona gisa garatzea.
     Laburbiltzeko, gai honi buruzko bideotxo bat jartzen dut nire blogeroen eskuetan.

martes, 11 de octubre de 2011

KIROLA DEFINITZEN

    Kirolaren Europako Gutunak honela definitzen du kirola: "Era guztietako jarduera fisikoak, parte hartze antolatuaren bidez edo bestelako parte hartzearen bidez helburu hauek lortu nahi dituztenak: egoera fisiko eta psikikoa adierazi edo hobetzea, gizarte harremanak garatzea, edota maila guztietako lehiaketetan emaitzak lortzea".

    Beraz, hezkuntza eta kirolaren arteko zubia edo harremana oso estua dela esan daiteke, bien helbuetako batzuk bat egiten baitute. Hori dela eta, www.bizkaia.net-en aurkitutako,  Antonio Fraile Aranda jaunaren,  Gorputz Adierazpenaren Didaktikan katedraduna Valladolideko Unibertsitatean,  "KIROLAREKIN ETA KIROLEAN HEZI" lana eskuragarri jartzen dut nire blog honetan.


martes, 27 de septiembre de 2011

Blogaren Helburuak

Blog hau Informazio eta komunikazioaren teknologiak irakasgaia gainditzeko sortu bada ere, horrez gain beste helburu batzuk ere baditu:

  1. Irakurlea kirolera murgildu. 
  2. Kirolak umeen hezkuntzan duen garrantziaz ohartaraztea eta ezagutzera ematea. 
  3. Kirolaren munduan bultzatu izan diren eta bultzatzen diren baloreak aipatu eta eztabaidatzea.

martes, 20 de septiembre de 2011